XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

N. a. m..

Ez aztu elizan esaten zaizkigun esan onak eta ematen zaizkigun ikasbideak guk baño askoz geiago dakien Jaunarenak dirala; ta Jaunaren itza dan sermoia entzutera kristau asko etorrtzen badira ere, guk kristau zintzoen eraz entzun zagun beti.

¡Ura-maltzurrkeria! Oarrtu itz auek:.

Esan zaiguzu arren: Zer deritzaizu? Zillegi al da Cesareri zerga ordaintzea ala ez? Etzioten ez galdetu ea on- ote zitzaien Cesar agintariari zergak ordaintzea.

Bakarrik galdetu zioten ea zillegi ote zan.

Begira kristauak; ezetz, etzala zillegi erantzun balu, ¡ai! asiko ziran bereala esaten Cesaren etsaia zala, erriak nastu egiten zituela, ta kaltegarria zala beraz.

Baño gure Jauna orrelako batean arrapatu? ¡Gizon txatxoak, ez dakizute norekin zaudeten! Jesus ori Jaungoikoa danik ez dakizutela agirian jarrtzen dezute zuek.

N. a. m..

Galdera orrekin Jaunagana juan ordez, obe zitzaien juan balira beste onekin: Esaiguzu argi ta garbi nor ote zeran.

Gauza arrigarriak egiten dituzu; ta ez dakigu zutaz zer oldoztu, zer pensatu.

Etzioten ordea orrelakorik beñere galdetu.

Bere jaiotzian gotzonak (aingeruak) ain pozkiro abestu ziotela, ta erregearen maite-erakutsiak arrtu zituela, ta ainbesteko gauza arrigarriak zegizkiela jakin arren; etzioten beñere galdetu: Egi zale zeralako esaiguzu argi nor ote zeran.

¡Ura itxutasuna!.

Baño... gure Jauna zerbaitean arrapatuko zutela uste ote zuten? Ez ote zekiten beren asmo ta gogo txarrak berak baño obekigo Jaun arek bazekizkiela? Ona gure Jaunak erantzun ziena:.